XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zeeer?

Bai, Ines, oso ondo nago, primeran.

Jakina benetan ari naizela.

Eta zer nahi duzu egitea, ez badidazu sinisten zure arazoa da.

Ba... oraintxe bertan, butakan eserita ardo bat edanez Apolinoren urtebetetzea ospatzen ari nintzen eta utziko baninduzu ospakizunarekin jarraituko nuke.

Zein den Apolino?

Gaur bertan egutegian esistitzen zuela jakin dudan santu bat, eta hain zuzen ere, gaur bere eguna du.

Ines, oso ondo nago, eskerrik asko ez dut Kanarietara joan nahi eta agur, bihar arte.

Aspertuta dagoela adieraziko duen hasperen batekin telefonoa utzi egingo du.

IXABEL.- Emakume hau gogorra da gero, Jesus! ez nauela...

Telefonoaren txirrina entzungo da berriz ere.

IXABEL.- Aiiii!

Nor da?

Aizu, Ines.

Ez, inola ere ez, ez, ez dut zu hona etortzea nahi eta utz nazazu pakean!

Telefonoa zintzilikatu egingo du.

IXABEL.- Ze gogaikarria!

Ez dakit zer uste duen, neure buruaz beste egingo dudala edo..., bestela ez dago ulertzerik Antton hil izanaren errua berea balitz bezala... hau da hau ni zaindu beharra!

Zaindu ez!

Pakean ez utzi!

Ederra utzi didazu hemen zure arrebatxoarekin.

Egunero... zortzi